946 569 211

info@dislexiaeuskadi.com

Horario

Lunes y Miércoles:15:30-17:30h y Viernes:10-12h

48005. Bilbao

C/ Ronda s/n. (frente al n.5)

AGENDA

BAZKIDEEN BATZARRA


2 marzo, 2024

DISLEXIA EUSKADI ELKARTEAK BAZKIDEEN BATZARRERA GONBIDATZEN ZAITUZTE.

Eguna: martxoak 2

Ordutegia: 12:00 - 13:30

Tokia: Deustuko BIDARTE gizarte-etxea. Lehendakari Aguirre kalea 42 PK 48014 Bilbao.

Aurrez aurre eta online

Beharrezkoa da izena ematea.

Gonbidatzen zaituztegu bazkideen batzarrean parte-hartze aktiboa izatera.

Badakigu zaila dela honelako topaketetara joateko denbora pixka bat ateratzea, baina urteko batzarrean egoteak hurbildu eta indartu egiten gaitu elkarte gisa.

Batzarra kolektibo gisa erabakitzeko tokia eta momentua da; amankomunean ditugun gaiekin zerikusia duten alderdi gako guztien artean erabakitzeko, hain zuzen ere.

  • Non jarri gure ahalegina.
  • Ezagutu gure lorpenak eta aurkitzen ditugun zailtasunak.

Urteko batzarretako gai-zerrenda hau izaten da:

  1. Gai-zerrrenda irakurri, eta, hala badagokio, onartzea.
  2. 2023ko jardueraren memoria eta betetako aurrekontu ekonomikoa onartzea, hala badagokio.
  3. 2024ko jardueren proposamena. 2024ko aurrekontua aurkeztea eta onartzea, hala badagokio.
  4. Besterik

Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da guretzat, zuen iritziak eta ikuspuntuak ezagutzeko, baita alternatibak bilatzeko ere, baina alternatiba horiek ez daitezela izan boluntarioen eta Batzordearen mende bakarrik.

IZEN-EMATEA

TOKIA

Ver calendario completo

Ir al contenido