DISLEXIARI BURUZKO JARDUNALDIA
Todo el día
8 mayo, 2023
“EHUko Hezkuntza Fakultateak eta Dislexia Euskadi Elkarteak Leioako campusean antolatutako DISLEXIARI BURUZKO JARDUNALDIA”
Jardunaldi hau Kantabriako Unibertsitateak UPV/EHUren lankidetzarekin egin duen ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da: "Zer ahazten ari gara hezkuntza inklusiboan?".
Dislexia Euskadi Elkarteko honako giza baliabide hauek hartu dute parte:
- Inaugurazio-ekitaldia: Isabel Molina Zelaia pediatra eta elkarteko presidentea. Zer da dislexia? galderaren oinarrizko kontzeptu garrantzitsuak azaldu dizkie bertako ikasleei, ikuspegi klinikoa emanez.
- Mahai-ingurua: Elena Arnáiz psikopedagogo-pedagogo terapeutikoak parte hartu du. Elena elkarteko orientazio- eta prestakuntza-taldeko laguntzailea da. Zer da irakurtzea? galderan oinarritu da eta mintzagai izan du zer garrantzia duten alfabetatze aurreko irakaskuntzak eta alfabetatzeak etorkizunean irakurketaren irakaskuntzari ekiteko.
- Usue Ariz, bazkidea. Dislexia duen ikasle baten ama gisa eman du testigantza.
- Ander Zuazok gazte dislexiko gisa duen esperientzia partekatu du. Gaur egun Arabako Campusean Lehen Hezkuntzako ikaslea da.
INFORMAZIO GEHIAGO